Lehen lehendakariordearen eta Kirol ministraren arteko lehen aldebiko batzarra

Argitalpen-data: 

REUNION_Bilateral_Deporte.jpg
  • Euskal Selekzioen ofizialtasunaren inguruan Gobernuen arteko lankidetza eskatu dio Bengoetxea lehendakariordeak Tolon ministrari.
  • Gobernuaren konpromisoa da euskal federazioei laguntzea euskal selekzioen ofizialtasunaren bidean.

 Lehen lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Ibone Bengeotxeak, bere lehen aldebiko batzarra izan du gaur Madrilen, Kirol ministrarekin, Milagros Tolón-ekin.

Batzar instituzional horretan landutako gaien artean, lehendakariordeak Euskal Selekzioen Ofizialtasuna jarri du mahai gainean: kirol-nazioartekotzearekin eta euskal selekzioen bultzadarekin Eusko Jaurlaritzak bere Gobernu programan hartutako konpromisoa agintaldi honetan.

Zentzu honetan, lehendakariordeak ministrari jakinarazi dio zein den Euskal Selekzioen Ofizialtasunerako Agenda, eta, era berean, Gobernuen arteko lankidetza eskatu dio konpromiso hori betetzen laguntzeko.

Era berean, Bengoetxeak azpimarratu du Euskadirentzat, ofizialtasuna aurrerapauso bat dela “garenaren normalizazioan”: “identitate propioa duen Herria, kirol-ibilbide nabarmendua duena eta besteengandik bereizten gaituen komunitate-sentimendu bat duena”. Gainera, kirolak herri bat ordezkatzeko eta komunitate zentzua indartzeko izugarrizko gaitasuna duela azpimarratu du.

Azkenik, lehendakariordeak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren borondatea dela “hartutako bidean aurrera egiten jarraitzea, Gobernu modura euskal gizartearekin eta euskal selekzioekin hartutako konpromisoa baita”.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)