LaudioBidelagun udaberrian

Argitalpen-data: 

LaudioBidelagun udaberrian

Laudion jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko helburuarekin, Laudio Bidelagun ekimena berriz martxan jarri dute. Proiektu honen bidez, herritarrei aukera eskaini nahi zaie ibilaldi osasungarrietan parte hartzeko, konpainian eta giro atseginean. Izan ere, jarduera fisikoa egiteaz gain, elkargune soziala ere bihurtu nahi du ekimenak, herriko kolektibo desberdinen arteko harremanak indartuz eta Laudio udalerri aktibo, atsegin eta hurbila eraikitzen lagunduz.

Ibilaldiak doakoak izango dira eta ez da aurre-inskripziorik behar. Parte hartzea erraza eta irekia da, eta herritar guztiak animatu nahi dira parte hartzera, bakoitzak bere erritmoan eta ahalmenaren arabera.

Hurrengo hilabeteetan zehar hainbat ibilaldi antolatuko dira, betiere 10:00etan Herriko Plazan abiatuta:

  • Apirilak 20 (astelehena) – Antolatzailea: Berdintasun Arloa
  • Maiatzak 21 (osteguna) – Antolatzailea: Laudio aniztasun kulturalaren alde
  • Ekainak 11 (osteguna) – Antolatzailea: Asasam
  • Ekainak 28 (igandea) – Antolatzailea: Apdema

Animatu eta parte hartu!