Euskadi Lagunkoia Berria ekimenaren baitan, Laudiok aurrerapauso sendoak ematen jarraitzen du, adinekoak erdigunean jartzen dituen lankidetza-eredu baten alde eginez.
Azken bileran, bertatik bertara ezagutu dugu adinekoen talde eragileak, Udalak eta funtsezko beste eragile batzuek —hala nola erizainak eta erizain komunitarioak— elkarlanean garatzen ari diren lan-prozesu interesgarria. Elkarlan honek argi erakusten du Euskadi Lagunkoia Berriaren espiritua: ikuspegiak partekatu, erantzukizunak banatu eta komunitatea indartu.
Ekintzak hobeto antolatu eta jarraipena bermatzeko, lana bost lan-batzordetan egituratu dute:
-
Jarduera fisikoa
-
Jarduera soziala
-
Prestakuntza-jarduerak
-
Osasuna
-
Merkataritza
Antolaketa-eredu honek aukera ematen die erantzukizunak modu orekatuan banatzeko, proposamen zehatzak martxan jartzeko eta udalerriko sare-lana sendotzeko. Gainera, batzorde bakoitzak bere arloan beharrak identifikatu, ekintza errealistak proposatu eta egiten ari diren jardueren jarraipen egonkorra bermatu dezake.
Laudioko esperientziak erakusten du adinekoek erabaki-prozesuetan parte hartzen dutenean eta laguntza tekniko zein instituzionala dutenean, dinamika sendoak, iraunkorrak eta eraldatzaileak sortzen direla.
Elkarrekin, urratsez urrats, adin guztientzako Euskadi lagunkoiago bat eraikitzen jarraitzen dugu.