Lau urte euskararen aztarna digitala zaintzen Interneten

Argitalpen-data: 

recoleccion_MASIVA_eus.png

Laugarren urtez jarraian, Espainiako Liburutegi Nazionala (BNE) eta Euskadiko Liburutegi Digitala elkarlanean aritu dira .eus domeinuaren bilketa masiboan.

Euskara, Europako hizkuntza bizi zaharrenetakotzat jotzen dena, domeinu propioa du 2014tik. .eus domeinua funtsezko aktibo gisa finkatu da euskal ondarea eskala globalean zabaltzeko.

.eus domeinua aldizka gordetzeak euskarazko ekoizpen digitalaren funtsezko zati bat babesten laguntzen du, hizkuntzaren bilakaeraren eta Interneten garatutako jarduera kultural, sozial eta instituzionalaren isla dena, eta Web Espainolaren Artxiboak Interneteko hizkuntza ofizialak babesteko duen estrategiaren funtsezko elementua da. Hizkuntza ofizialak ordezkatzen dituzten domeinuei lotutako webguneen urteko bilketa masiboan oinarritzen da, hala nola .eus, .cat eta .gal. domeinuetan.

Erronka tekniko eta dokumental horri aurre egitea posible da Euskadiko Liburutegi Digitalaren, PuntuEUS Fundazioaren eta Espainiako Liburutegi Nazionalaren arteko lankidetzari esker. Aurten 15.500 webgune baino gehiago babestu dira, 9 TBtik gorako informazioarekin.

Bilketa-kanpaina berri honekin, Espainiako Liburutegi Nazionalak eta Euskadiko Liburutegi Digitalak euskarazko ondare digitalaren kontserbazioarekin duten konpromisoa indartzen dute, gaur Sarean argitaratutako edukiak etorkizuneko belaunaldientzat eskuragarri egongo direla eta ikerketarako, dokumentaziorako eta kultura-memoriarako kontsultatu ahal izango direla bermatuz.

Gordetako edukiak Espainiako Liburutegi Nazionalaren egoitzan eta autonomia-erkidegoetako kontserbazio-zentroetan kontsulta daitezke, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusian.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)