Gaur goizean sute bat piztu da Pasaiako portuko ibilgailuak desegiteko atalean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erretzen ari dira. Sutearen keak herritarrei eragin diezaieke, eta, horregatik, ES-Alert bat bidali zaie herritarrei, konfinatzeko eta ateak eta leihoak ixteko abisatzeko. Hau da bidalitako mezua:
- Incendio industrial en el puerto, CONFÍNESE. Permanezca en el interior, cierre puertas y ventanas y apague la ventilación. Siga instrucciones de fuentes oficiales.
- Sute industriala portuan, KONFINATU ZAITEZTE. Etxean geratu, leihoak eta ateak itxi, eta aireztapena itzali. Jarraitu iturri ofizialen jarraibideak
- Industrial fire in the port. SHELTER IN PLACE. Remain indoors, close doors and windows, and switch off ventilation systems. Follow instructions from official sources.
Mezua, batez ere, Lezoko biztanleei zuzenduta dago, horiek baitira, ordu hauetan, keak gehien kaltetu dituenak.
Larrialdi-zerbitzuak sutea itzaltzeko lanean ari dira ordu hauetan.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)