Laneko Medikuntza eta Erizaintzako UPV/EHU - OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Katedrako 2025eko Erronkak sarien banaketa

Argitalpen-data: 

entrega-premios(2).jpg

Osalaneko zuzendari nagusiak Natalia Pulido Rincón Laneko Erizaintzako egoiliarrari eman dio saria

Gaur goizean Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan 2025eko Erronkak sari-banaketa egin da. Jardunaldiari hasiera emateko, Natalia Burgos Alonso Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Kalitate dekanordeak eta Koldo Callado Hernando Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzako Zientzia eta Gizarte Garapeneko Zuzendaritzako kideak ongietorria eman dute.

Katedrak lau urteko ibilbidea bete du dagoeneko, eta 2024an jarri zuen abian Erronken lehiaketa hau, parte-hartzaileak lan-osasunari buruzko ezagutzak ebaluatzera eta indartzera animatzeko. Edizio honetan, Natalia Pulido Rincon izan da irabazlea, eta Lourdes Íscar Reina Osalaneko zuzendari nagusiaren eskutik jaso du saria.

Amaitzeko, Amaia Castaños Urcullu Katedraren arduradunak eman dio amaiera ekitaldiari, Laneko Medikuntza eta Erizaintza espezialitateak bultzatzen jarraitzeko aukera ematen duen baterako lanari balioa emanez, ezinbestekoak baitira langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko, eta eskerrak emanez lehiaketak izandako harrera onagatik. Ekitaldia Georgina Barrios eta Eneko Fernandezen musika emanaldiarekin amaitu da.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)