Datorren maiatzaren 13an, Gasteizko Europa Jauregian Empleo Gune foroa egingo da, 600 lan-aukera baino gehiagorekin eta 70 enpresaren parte-hartzearekin.
Ekitaldiak hautagaiak benetako hautaketa-prozesuekin lotuko ditu, eta, gainera, funtsezko baliabideak eskainiko ditu, hala nola oposizioei buruzko orientazioa eta EURES Sarea.
Erakunde antolatzailekide gisa, Lanbide bertan izango da lan-bilaketan laguntzeko, zuzeneko aholkularitza eta hobekuntza profesionalerako tresnak eskainiz. Gure orientatzaileek lan-konpetentziei buruzko Escape-room-a dinamizatuko dute eta “Lanbide: errazago, gertuago” tailer praktikoa emango dute.
Lekua eta ordutegia
Europa Biltzar Jauregia
Gasteiz Hiribidea, 85, Txagorritxu, 01009 Vitoria-Gasteiz, Araba
Ordutegia: 10:00etatik 14:30era