José Vicente Espín Zalacainek Jesús Ferro Múgica ordezkatu du Illunbeko zezen-plazako presidente gisa

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak José Vicente Espín Zalacain proposatu du Illunbeko zezen-plazako presidente izateko, Jesús Ferro Múgica egungo presidenteak kargua uztea erabaki ondoren. José Vicente Espín Zalacain, duela 53 urte Andoainen jaioa, Paco Apaolaza Peña Taurinako kidea da duela 25 urte baino gehiagotik.

Euskadiko zezenketei buruzko araudiaren 35.2 artikuluak hau ezartzen du: "Lehenengo eta bigarren mailako plaza finkoetan egiten diren zezen–ikuskizunen buru izatea Joko eta Ikuskizun zuzendariak izendaturiko pertsonari dagokio. Izendapena lau urterako izango da, eta Zezenketa–gaien Euskal Batzorde Aholku–emailearen iritzia jaso ondoren egingo da. Izendapena egiteko, zezenei buruzko gaien inguruan duen ezagutza eta esperientzia kontuan hartuko dira, eta baita epaitzeko neutraltasuna, inpartzialtasuna eta objetibotasuna".

Espín Zalacain izendatzeko proposamena dagoeneko helarazi zaie Toreo-Gaien Euskal Batzorde Aholku-Emalea osatzen duten pertsonei, eta 15 eguneko epea izango dute izendapen horri erantzuteko edo aurka egiteko. Erantzunik jasotzen ez bada, Illunbeko zezen-plazako presidente berria izendatuko da.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)