Osasun Publikoko Zuzendaritzak jakinarazi du txerto hexabalentearen (Difteria-tetanosa-kukutxeztula-poliomielitisa-B hepatitisa – Haemophilus influenzae B) lote bati dagozkion dosiak eman direla, duela gutxi iraungitze-data amaitu ondoren.
Osasunean inolako eraginik eta ondorio kaltegarririk ez duen egoera horrek, 253 pertsonari eragin die, gehienak haurtxoak, Osakidetzako 12 ESItan (erakunde sanitario integratuak). Kasu guztiak behar bezala identifikatuta daude, eta harremanetan jartzen ari dira familiekin, zuzenean informatzeko eta beharrezko argibideak emateko.
Osasun Publikoko Zuzendaritzak agintariekin, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziarekin (AEMPS), Euskadiko Txertoen Aholku Batzordearekin (ETAB) eta fabrikatzailearekin kontsultatu du kasua.
Egindako azterketaren ondoren, ETABk txertoaren dosi berri bat ematea gomendatzen du, ahalik eta babes handiena ziurtatzeko. Osasun-zentroak hasi dira jada gaur familiekin harremanetan jartzen hitzordu berri bat emateko. Osasun Publikoak lasaitasun-mezua helarazi nahi du, adituen arabera dosi horiek emateak ez baitu ondorio kaltegarririk eragingo. Kasu guztiak kontrolatuta daude, eta osasun publikoko erakunde adituen gomendioak betetzen ari dira.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)