Informazio-alerta: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila

Argitalpen-data: 

Goya_queso_latino.jpg

Alerta Espainiako behi-gazta fresko batean Listeria monocytogenes bakterioa detektatu izanaren ondorioz

Arriskua: Listeria monocytogenes

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren bitartez, OHARTARAZTEN DU merkaturatutako Goya markako eta 011056 eta 021046 loteetako Queso Latino (Queso fresco de vaca) produktuak Listeria monocytogenes bakterioa duela legeriak baimendutakoak baino maila handiagoetan. Arreta-neurri gisa, etxean adierazitako produktua duten PERTSONEI EZ KONTSUMITZEA gomendatzen zaie.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak alerta-jakinarazpen baten berri izan du Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) bitartez. Bertan jakinarazten denez, Goya markako Queso Latino (Queso fresco de vaca) produktuak listeria monocytogenes bakterioa du.

Inplikatutako produktuaren datuak honako hauek dira:

  • Produktuaren izena (etiketan): Queso Latino (Queso fresco de vaca)
  • Merkataritza-marka: GOYA
  • Produktuaren itxura: plastikozko ontzia, 300 gramokoa
  • Lote-zenbakia: 021046, iraungitze-data: 30/05/26

          011056, iraungitze-data: 31/05/26

  • Tenperatura: hoztua

Eskuragarri dagoen informazioaren arabera, adierazitako gazta hainbat autonomia-erkidegotan banatu da, Euskal Autonomia Erkidegoa barne.

Hori dela eta, alerta horrek eraginpean hartutako produktua ez kontsumitzea gomendatzen die Osasun Sailak produktu hori etxean duten pertsonei.

Adierazitako loteetako produkturen bat kontsumituz eta listeriosiarekin bateragarria den sintomatologia agertuz gero (gorakoak, beherakoa edo sukarra), osasun-zentro batera joatea gomendatzen da.

Haurdun egonez gero, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Haurdunaldiaren Gidako elikadurari buruzko atala kontsultatzea gomendatzen da, haurdun dauden emakumeentzat garrantzitsuak diren elikadura-higieneko jardunbideei dagokienez, baita arrisku biologiko jakin batzuekin lotuta egoteagatik haurdunaldian saihestu beharreko elikagaien zerrenda ere (arrisku horien artean, Listeria monocytogenes nabarmentzen da).

Halaber, beste produktu batzuekin kutsadura gurutzatua saihesteko higiene-neurriak mutureraino eramateak duen garrantzitsua gogorarazten da.

Listeriosiari buruzko informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)