Imanol Pradales Lehendakariak Carlos Garaikoetxea Urriza Lehendakariaren hilkutxa eta haren familia hartuko ditu

Argitalpen-data: 

09:30ean.- Imanol Pradales Lehendakariak Carlos Garaikoetxea Urriza Lehendakariaren hilkutxa eta haren familia hartuko ditu.

10:00etatik 14:00etara.- Hil-kapera Ajuria Enea Jauregiaren barruan egongo da, jendeari irekita.

Komunikabideak Ajuria Enea Jauregiaren lorategietara (sarrera San Francisco Ibilbidetik) sartu ahal izango dira, hilkapera jarri ondoren.

 

EiTBk, goiz osoan zehar, zuzenean, Ajuria Enea Jauregiaren kanpoaldeko eta barrualdeko irudiak eskainiko ditu, eta telebista-seinalea komunikabideen eskura ipiniko du. IREKIAk hileta-ohoreak ere emango ditu.

Hedabideek gune erreserbatu bat izango dute Ajuria Enea Jauregiaren lorategietan, eta adierazpenak egin nahi dituzten agintariek zutikako mikrofonoak eta audiohartuneak izango dituzte eskura.

Ajuria Enea Jauregiaren barrualdeko argazkiak IREKIAren bidez zabalduko dira.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)