"Haurtzaroa, nerabezaroa eta emozio‑ekaitzak: erregulazio emozionala indartzea, bidaia seguruagoa egiteko" ikastaroa antolatu du Behatokiak.
Irakaslea: Natalia Alonso Alberca. Psikologia klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia. Psikologia Graduko Koordinatzailea.
Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: haurtzaroan eta nerabezaroan lan egiten duten profesionalen gaitasuna indartzea, emozioen erregulazioa ulertu, lagundu eta sustatzeko. Horretarako, etapa hauetako gaitasun emozionalaren garapenari buruzko ezagutzan eta haren sustapenerako, ebidentzian oinarritutako ereduen gaineko ulermenean oinarrituko da.
Beste helburu batzuk hauexek dira:
- Emozioen izaera, ezaugarriak eta funtzio moldagarria ulertzea.
- Gaitasun emozionalaren garapena sakontzea, bai haurtzaroan bai nerabezaroan.
- Gaitasun emozionala sustatzeko, ebidentzian oinarritutako ereduen ezagutza eskuratzea.
- Erregulazio emozionala garatzeko gaur egungo zailtasunak identifikatzea.
- Norberaren rol profesionalaz eta norberaren gaitasun emozionalak indartzearen onurez hausnartzea.
- Trebetasun emozionalen arloko behar‑diagnostikorako gakoak eskuratzea.
- Egoeren analisi‑gaitasuna fintzea, erregulazio‑estrategia egokiak eskaintzeko.
- “Tresna‑kutxa” bat osatzea: ebidentziaz babestutako praktika egokigarriak, adinera, ezaugarrira eta testuingurura egokitu daitezkeenak.
Ikastaroaren liburuxka (PDF, 384 KB)
Bilbon:
- Noiz: maiatzaren 20, 27 eta ekainaren 3an
- Hizkuntza: Gaztelera. Irakasleak euskararen erabilera sustatuko du, eta batzuetan erabiliko du. Dena den, partaideek erabili ahal izango dute bai euskara, bai gaztelera.
- Non: Behatokiaren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea
- Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
- Taldea: 20 lagun
Izena emateko epea: apirilaren 22tik maiatzaren 6ra
Hartzaileak:
Lehentasuna izango dute haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten edo laguntzen duten pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...), hala nola:
- Hezkuntza ez-formaleko profesionalak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte- eta aisialdi-elkarteak, bai eta beste erakunde batzuetakoak ere).
- Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
- Hezkuntza formaleko profesionalak (orientatzaileak eta irakasleak).
Izena emateko hurrenkera ere hartuko da kontuan.
Oharra:
Izena emateko ziurtagiri digitala beharko duzu. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gurekin:
gaztebehatokia@euskadi.eus
Tel.: 94 4031640
Amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.


