
Gazteeen Euskal Behatokiak ‘Aitatasuna: maskulinitate tradizionala eraldatzeko aukera’ ikastaroa antolatu du. Juan Manuel Feito Guerrero, gizarte hezitzailea, ‘Piper Txuriak’, berdintasunaren aldeko gizon elkarteko kidea izango da ikastaroaren formatzailea. Elkarrizketa irakaslearekin.
Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: hausnarketa kritikoa lantzea, sexismoak eta maskulinotasunaren eredu tradizionalak haziera gauzatzen duten gizonengan duen eraginari buruz. Hausnarketa honek eraldaketa pertsonala bultzatzeko balio behar du, maskulinitate sexista eta patriarkalari dagozkion ideiak eta jokabideak deseraikitzean oinarritua.
Metodologia:
Bizipen- eta hausnarketa-tailer partekatu bat da, eta irakasleak honako hauen bidez gidatuko du taldea: ohiko eraikuntza maskulinoaren ikuspegitik aitatasunari buruzko testuinguru teorikoa; nork bere buruari gogoeta egitera bultzatzen duten alderak, eta entzuketa-zirkulua.
Horregatik, teknika aktiboak erabiliko ditu: eztabaida gidatua, eztabaida, azpitaldeak, ikusentzunezko eta idatzizko materiala, norberaren hausnarketa. Metodologia hau honako hauetan oinarritzen da:
- Parte-hartzea eta barneratzea, pertsona bakoitzaren esku-hartzea erraztuz.
- Malgutasuna, taldearen erritmora eta ezaugarrietara egokituta, bai eta taldearen barruko premia indibidualetara ere.
Oinarrian dagoen sustraia talde-lana da, taldea gaitzeko, garapen pertsonalerako eta eraldaketa sozialerako funtsezko tresnatzat hartzen baitugu. Taldeko ikaskuntzak errealitatea begiratzeko eta ulertzeko modua aberasten du, eta kritikarako aitasuna sustatzen duten espazioak eraikitzen ditu. Beraz, esku hartzeko eredu pribilegiatua da.
Izena emateko epea: 2026ko otsailaren 17tik.
Bilbon:
- Noiz: martxoaren 16an eta 23an.
- Hizkuntza: gaztelania. Irakasleak euskararen erabilera sustatuko du, eta batzuetan erabiliko du. Dena den, bai euskara, bai gaztelera erabili ahal izango dute partaideek.
- Non: Gazteen Euskal Behatokia. Uriortu kalea 11, behea.
- Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.
- Taldea: 20 lagun.
Izena emateko, klikatu hemen
Ikastaroaren liburuxka (PDF, 379 KB)
Norentzat:
Haurrekin, nerabeekin eta gazteekin modu profesionalean edo borondatezkoan lan egiten duten gizonak.
Oharra:
Izena emateko ziurtagiri digitala beharko duzu. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gurekin:
gaztebehatokia@euskadi.eus
Tel.: 94 4031645
Amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.
