Gaurtik eta maiatzaren 31 arte abian da II. Mugiment Pausu Erronka! Hurrengo 3 asteetan zehar, pausuak pilatzen arituko gara, eguneroko mugimendua sustatuz eta bizimodu aktiboago baten alde eginez.
Oraindik ez bazara apuntatu, garaiz zaude: izen-emateak zabalik daude, eta parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Animatu eta batu erronkara! Eman pausuak, gehitu kilometroak, eta bultzatu zure eguneroko ohitura aktiboak. Gainera, zuen banakako pausuak udalerriko beste kideen pausoekin batuko dira, eta guztion artean pausu gehien egiten dituen udalerria izateko aukera izango duzue! Zein udalerrik batuko ditu pausu gehien?
