II. Mugiment Pausu Erronka: ebaluazioa

Argitalpen-data: 

II. Mugiment Pausu Erronka: ebaluazioa

II. Mugiment Pausu Erronkaren ebaluazioa amaitu dugu, eta emaitzek erakusten dute erronkak harrera ona izan duela.

Hiru astez luzatu den ekimen honetan, 1.106 lagunek eman dute izena, eta horietatik 707k modu aktiboan parte hartu dute, beren mugikorren bidez eguneroko pausuak erregistratuz.

Parte-hartzaile guztien artean, 118.498.363 pausu metatu dira. Datu horren tamainaz jabetzeko, nahikoa da esatea emandako pausu guztiekin Lurrari bi bira oso emateko adina distantzia egin dela.

Parte-hartzaileen esperientzia ezagutzeko asmoz egindako gogobetetasun inkestan, 56 pertsonak hartu dute parte. Emaitza nagusiak honako hauek izan dira:

  • Erronkaren balorazio orokorra: 7,95/10
  • Aplikazioaren balorazio orokorra: 6,95/10
  • %96k berriro parte hartuko luke erronka berriz antolatuko balitz

Jasotako iritziek agerian uzten dute erronkak pertsona askoren eguneroko jarduera fisikoa sustatu eta motibazioa indartu duela. Aldi berean, aplikazioari eta antolaketari buruzko hobekuntza-iradokizun baliotsuak jaso ditugu, eta horiek kontuan hartuko ditugu etorkizuneko edizioak hobetzeko.

Ebaluazio txosten osoa hemen kontsulta dezakezu.