Iban Zaldua idazlea dator Legazpira, "Como si todo hubiera pasado" liburuaren aitzakian

Argitalpen-data: 

Iban Zaldua idazlea dator Legazpira, "Como si todo hubiera pasado" liburuaren aitzakian

Asteazkenean apirilak 29an izango da, arratsaldeko 18:00etan. Apirilean Liburuaren Eguna ospatzen dugula eta gonbidatu dugu liburutegira. Gaztelerazko irakurle taldearen baitan izango da. Oraingoan Iban Zaldua idazlearen "Como si todo hubiera pasado" liburuko  ipuinak dakarte irakurrita eta haren gaineko solasaldia egingo dute idazlea bertan dela.
Legazpiko liburutegian urte dexente dira martxan dabilela gaztelerazko irakurle taldea. 2018az geroztik Monica Leiva kazetariak egiten ditu gidari lanak.

Asteazkeneko saiora aldiz, legazpiar oro gonbidatu nahi dugu, irakurlea izan edo ez. Liburuaren gaiak emango du eta zer konpartitu. Bide batez, irakurle taldeak nola funtzionatzen duten ikusi daiteke.
Ipuin bilduma liburu hau 2018an argitaratu zuen Galaxia Gutenbergek. Euskaraz idatziak jatorrian, horietako asko lehen aldiz gaztelaniaz argitaratu ziren egileak berak itzulita. 

Iban Zaldua oso ezaguna da euskal literaturaren esparruan, ipuingile bezela du bere burua baina hainbat alorretan ere nabarmendu da. Idazle gipuzkoarrak, 1999 eta 2018 artean idatzitako 42 ipuin biltzen ditu lan honetan, euskal gatazkari buruzkoak dira denak.