Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2026-1 deialdiko ahozko azterketara deituak

Argitalpen-data: 

Maiatzaren 29an ahozko azterketara nortzuk dauden deituta argitaratu da Azterneten.

Ahozko azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua kontsultatu ahal izateko, Azterneten sartu beharko du azterketari bakoitzak, eta ibilbide honi jarraitu:

Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) < Xehetasuna < Ahozko azterketaren lekua

 *Deialdi honetan mintzamen-proba egingo da bakarrik eta proba horretan baloratuko da entzumen-proba ere. Ez da egingo entzumen-proba espezifikorik. Hortaz, ez zaio kasurik egin behar entzumen-probarako agertzen den orduari.

 Hauek dira ahozko azterketen datak (hiru lurraldeetan):

  • B1 eta C1: ekainaren 11n
  • B2 eta C2: ekainaren 12an

 Ahozko azterketak egiteko lekuak, berriz, ondokoak dira lurraldeka:

  • Araban: UNED-Gasteiz
  • Bizkaian: BEC, Barakaldo
  • Gipuzkoan: Miramar Jauregia, Donostia

 Deialdiaren informazio osagarria (leiho berri batean irekitzen da)