Deialdi honek abian jartzen du 19/2024 Dekretuak eta 2025eko azaroaren 4ko Aginduak ezarritako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko sistema berria.
Deialdian parte hartzeko baldintzak:
- Interesdunak lanpostuko eginkizunen % 75 euskaraz egitea, gutxienez.
- Erakundeak baldintza zehatz batzuk bete behar ditu (ikus Agindua).
- Langileak gutxienez urtebeteko jarduna izan beharko du lanpostuan.
- Langileak bakarrik lanpostuak esleituta daukan hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ahal izango du.
- Lanpostuaren hizkuntza-eskakizunak derrigortasun-data ezarrita izan behar du.
Eskaerak egiteko epea: ekainaren 25etik uztailaren 15era.
Garrantzitsua:
- Eskaera interesdunaren entitateak egin beharko du.
- Deialdi honetan izena ematen duenak ezin izango du parte hartu 2026ko IVAPen ohiko deialdietan.
Deialdiaren informazio osagarria
Deialdiren BIDEOA:
