Hizkuntza argiari eta irakurketa errazari buruzko prestakuntza-pilula argitaratu du Euskadiko Irisgarrita-sun Behatokiak

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzaren Irisgarritasunaren Behatokiaren bigarren prestakuntza-bideoa da, irisgarritasun kognitiboari buruzkoa.

ISEK

Bideoaren zatia

"Hizkuntza argia eta irakurketa erraza" izenburuarekin, bigarren bideo honek irisgarritasun kognitiboa betetzeko egungo testuingurua jasotzen du, informazioaren edukia erraztuz.

Euskadiko Irisgarritasunaren Behatokiak bultzatutako ekimena Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren (ISEK) Prestakuntza Planaren barruan dago, eta Eusko Jaurlaritzak pertsona guztientzako aukera-berdintasunarekin duen konpromisoa islatzen du.

Prestakuntza-pilula horiek 2025ean hasi ziren argitaratzen, eta irisgarritasun unibertsalarekin lotutako hainbat alderdi jorratuko dituzte, profesionalentzat zein herritarrentzat oro har baliagarriak diren baliabideak eskainiz.

Zeinu-hizkuntzako interpretea eta azpitituluak ditu. Ekimen honekin, Euskadik irisgarritasun unibertsalarekin duen konpromisoa berresten du.

Jarraian, YouTuben argitaratutako bideoa partekatzen da, hizkuntza argia eta irakurketa erraza oinarri dituzten ezaugarri nagusiak ezagutu ditzazuen.