Herri Dirubideen Euskal Kontseilua

Argitalpen-data: 

CFVP1.jpg

Gaur bildu da Herri Dirubideen Euskal Kontseilua eta, besteak beste, honako erabaki hauek hartu ditu:

2025eko EKARPENEN LIKIDAZIOA

2025eko ekitaldia ixtean, Foru Aldundien itundutako tributuen diru-bilketa bateratua 20.324,5 milioi eurokoa izan da, 2024an baino 2.014,5 milioi gehiago.

Hartara, termino erlatiboetan, % 11ko urte arteko hazkundea izan da. Oro har, zerga-bilketak Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak 2025ean izan zuen portaera positiboa islatzen du —Sozietateen gaineko Zergak izan ezik—.Edonola ere, aditzera eman behar da urte arteko konparazioa baldintzatuta dagoela, Foru Aldundiek 2024ko ekitaldian mutualistei egindako itzulketek izan zuten salbuespenezko eraginagatik —PFEZaren urte arteko konparazioa gorantz desitxuratzen du—.

2025erako onartutako aurrekontuaren gaineko egikaritzea % 103,1ekoa izan da. Hau da, 2025erako aurrekontuan sartutako zenbatekoa baino 605,9 milioi euro gehiago bildu dira. Era berean, zerga-bilketaren behin betiko zenbatekoak Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak urriaren 13an onartutako itxiera-aurreikuspena gainditu du, 231,8 milioi euro gehiagorekin.

Zuzeneko zergapetzearen barruan, bi zerga nagusiek oso bestelako bilakaera izan dute aurreko ekitaldiaren aldean: PFEZ aurreko urteetako batez bestekoaren gainetik (+% 14,2) hazi den bitartean, Sozietateen gaineko Zergak jaitsiera nabarmena izan du (-% 17,3), ekonomia- eta enpresa-faktoreen ondorioz.

Zeharkako zergapetzeari dagokionez, BEZ bidezko diru-bilketak (Estatuarekiko egokitzapenak barne) % 13,3ko igoera nabarmena izan du 2024ko diru-bilketaren aldean. Horretan eragina izan dute barne-eskariak eta kontsumoak, baita arau-aldaketen ondorioek eta hidrokarburoen iruzurrari aurre egiteko hartutako neurriek ere.

Fabrikazioaren gaineko zerga bereziei eta plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zergari erreparatuta, zerga horien diru-bilketa orokorra (Estatuarekiko egokitzapenak barne) % 9,1 igo da aurreko ekitaldiaren aldean, batik bat hidrokarburoen gaineko zergaren bultzadaren ondorioz (% 11,8). Nabarmendu behar da, halaber, 2024an zigarreta elektronikoetarako likidoen gaineko zerga ezarri izana.

Lurraldeen arabera, honela banatzen da 2025eko diru-bilketaren itxiera:

  • Arabako Foru Aldundiak157,5 milioi euro bildu ditu itundutako tributuen bidez, 2024an baino % 11,5 gehiago.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak442 milioi euro bildu ditu, 2024an baino % 11 gehiago.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak725 milioi euro bildu ditu, 2024an baino % 10,8 gehiago.
  •  

ITUNDUTAKO TRIBUTUEN DIRU-BILKETA. 2025eko ITXIERA (eurotan)
RECAUDACIÓN TRIBUTOS CONCERTADOS. 2025 CIERRE (en euros)

 

 ARABA

 ÁLAVA

BIZKAIA

GIPUZKOA

TOTAL / GUZTIRA

 PFEZ / IRPF

1.191.755.900

4.134.767.984

2.633.977.857

7.960.501.741

SOZIETATEEN g/Z / I. SOCIEDADES

272.454.645

699.312.625

466.630.185

1.438.397.455

BEZ / IVA

1.249.557.400

3.923.953.006

2.616.747.697

7.790.258.103

ZZBB (Fabrik., Ontziak)

IIEE (Fabric. y Envases)

256.553.722

797.797.799

536.433.414

1.590.784.935

GAINONTZEKOA / RESTO

187.199.850

886.128.730

471.230.921

1.544.559.501

TOTAL / GUZTIRA

3.157.521.517

10.441.960.144

6.725.020.074

20.324.501.735

 

 

Zerga-bilketaren itxiera eta kupoaren ondorioz Estatuari egindako ordainketak kontuan izanik, 2025eko ekarpenen behin betiko zenbatekoa 13.770,6 milioi eurokoa da. Zenbateko hori 2025eko aurrekontuan aurreikusitako zenbatekoa baino 570,6 milioi euro handiagoa da.

2025eko LIKIDAZIOA / LIQUIDACIÓN 2025

2025eko FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGIN BEHARREKO EKARPENAK (eurotan)
APORTACIONES DE LAS DIPUTACIONES FORALES AL GOBIERNO VASCO EN 2025 (en euros)

 

ARABA / ÁLAVA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA/TOTAL

2025eko Ekarpen koef.
Coef. aportación 2025

% 16,04

% 50,37

% 33,59

% 100,00

2025eko EKARPENAK APORTACIONES 2025

2.208.809.947

6.936.269.137

4.625.556.488

13.770.635.572

 

2025eko EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN LIKIDAZIOA

  1. urteko zerga-bilketaren itxieraren emaitzetan oinarrituta, Egokitzapenerako Funts Orokorra 121,2 milioi eurokoa izango da, eta Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoen artean banatuko da, 75,5 eta 45,7 milioi eurotan, hurrenez hurren.

2025EKO EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA (eurotan)
FONDO GENERAL DE AJUSTE 2025 (en euros)

EUSKO JAURLARITZA / GOBIERNO VASCO

% 70,81

85.809.381

FORU ALDUNDIAK / DIPUTACIONES FORALES

% 29,19

35.373.193

Araba / Álava

% 4,68

5.673.860

Bizkaia

% 14,70

17.817.477

Gipuzkoa

% 9,81

11.881.856

GUZTIRA / TOTAL

 

121.182.574

 

 

 

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN BANAKETA

DISTRIBUCIÓN FONDO GENERAL DE AJUSTE

 

Araba / Álava

75.524.016

 

Gipuzkoa

45.658.558

 

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)