Gobernu Kontseiluak 2026rako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariaren % 1,5eko igoera onartu du gaur.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak proposatuta, igoera hau 2026ko otsaileko nominan ordainduko da, eta urte bereko urtarrilaren 1etik atzerako eragina izango du. Igoera hau 2026ko urtarrilean jasotakoari gehitzen zaio ( % 2,5), 2025. urte osoko atzerapenei dagokiena.
Igoera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen, fundazio publikoen eta sektore publikoko partzuergoen zerbitzura dauden funtzionarioei eta lan-kontratuko langileei aplikatuko zaie, baita lehendakariari, sailburuei, goi-kargudunei eta parekoei, behin-behineko langileei eta zuzendaritzako langileei ere.
Neurria aplikatzeko, Eusko Jaurlaritzak 73.727.097 euroko inbertsioa egingo du.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)