Gizarte-bonu termikoa 63.703 familiara iritsiko da aurten (Gobernu Kontseilua 2026-04-29)

Argitalpen-data: 

n770_logoconsejo.jpg
  • Eusko Jaurlaritzak 14,4 milioi euroko zuzkidura onartu du, eta iaz baino 1.500 familia gehiagok jasoko dute bonoa.
  • Gizarte-bonu termikoa ordainketa bakarra da, ez da eskatzen, eta Eusko Jaurlaritzak gutun bat bidaliko die familia onuradunei.

Gizarte-bonu termikoa kontsumitzaile kalteberenek bero-energia behar duten jardueretara (berokuntza, ur bero sanitarioa edo sukaldea) bideratzen dituzten gastuak konpentsatzeko laguntza zuzena da, erabilitako energia-iturria edozein dela ere. Gizarte-bonu termikoa ez zaie eskatzen 2024ko abenduaren 31n gizarte-bonu elektrikoa indarrean zuten pertsona guztiei (deskontua argiaren fakturan). Enpresa elektrikoek ematen dituzte onuradunen datuak.

Urteko kostuaren balorazioa kalkulatzeko, onuradunen kalteberatasun-maila eta onuraduna erroldatuta dagoen etxebizitzaren klima-eremua hartzen dira kontuan.

Aurten, 63.703 familiari ordainduko zaie gizarte-bonu termikoa. Guztira, 14.463.744 €emango dira. 2025ean egindako ordainketan 62.263 familia izan ziren onuradun, eta zuzkidura osoa 14.092.039 eurokoa izan zen.

 

 

Familia onuradunak

 

Zona klimatikoa

Kaltebera

Kaltebera larria

Guztira

Euskadi, guztira

Eremu ez hain hotza

15.402

19.797

63.703

14.463.744,17

Eremu hotza

12.182

  6.975

Oso eremu hotza

  5.149

  4.198

 

Gizarte-bonu termikoa ordainketa bakarra da. Aste honetan, Eusko Jaurlaritzak gutun bat bidaliko die familia onuradunei, eta bertan jakinaraziko die zer laguntza dagokien, zer kontu-zenbakitan sartzea aurreikusten den eta laguntzari uko egiteko aukera duten. Onuradunek 10 eguneko epea izango dute uko egiteko edo, gutunean jasotako eranskinaren bidez edo emandako pasahitzarekin Internet bidez, kontu-aldaketa bat edo adierazitako kontuarekin ados daudela jakinarazteko. Kasu horietan, ordainketa hurrengo egunetan izapidetuko da. Kudeaketarik egiten ez badute, ordainketa geroago egingo da, aurreikusitako ordainketa masiboaren barruan, normalean urria inguruan.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)