GEBen txosten berria: "Etxebizitza eskuratzeko familia-laguntza. Euskadi 2025"

Argitalpen-data: 

Azala. Etxebizitza eskuratzea eta familia

Gazteen Euskal Behatokiak azterlan berri bat (PDF, 1019 KB) (leiho berri batean irekitzen da) argitaratu du etxebizitza eskuratzeko familia-laguntzari buruz. Datuak Behatokiak Euskadiko 18-34 urteko 2.741 gazteri egindako inkesta baten emaitzetan oinarritzen dira. Inkesta hori 2025eko urrian egin zen.

Lortutako emaitzen artean, honako hauek nabarmenduko ditugu:

  • Euskadiko 18-34 urteko gazteen % 18,1ek familiaren laguntzaren bat jaso du, mailegu edo dohaintza moduan, etxebizitza bat eskuratzeko. 65.000 gazte inguru dira.
  • Laguntzak, gehienbat, gurasoengandik datoz.
  • Senideen mailegu edo dohaintzen bat jaso duten gazte gehienek adierazi dute laguntza horrek asko erraztu duela  bere emantzipazioa.