Erakundeak «zero iruzur» helbururantz egiten du aurrera, kontrol-sistema berriei esker

Francisco Pedraza, Lanbideko zuzendari nagusia.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) erreformatik hiru urte igaro direnean, Lanbidek balorazio «positiboa» egin du neurri berriek ekarri duten guztiari buruz. Horien artean dago iruzurrak saihesteko eta bidegabeko ordainketak murrizteko kontrol-sistemak indartzea, azken horiek erdira jaitsi baitira urtebetean. «Helburua zero iruzur lortzea da, eta horretarako beharrezkoak diren tresnak baditugu», azpimarratu du Francisco Pedraza Lanbideko zuzendari nagusiak. «Arauak hausten dituztenak», gainera, «gero eta gutxiago dira, baina zoritxarrez, beti egongo da iruzur egin nahi duen norbait», aitortu du.
