Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Osasun Publiko eta Epidemiologiako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia eta salbuespenezkoa. 479/2026 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak 479/2026 zenbakiko prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariaren 2024ko abenduaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horren bidez, agindua ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan hautatutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko.

Ebazpena.pdf (PDF, 270 KB) (leiho berri batean irekitzen da) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 479/2026 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.