Eusko Jaurlaritza eta Irungo Udala Oiartzungo ertzain-etxean bildu dira gaur goizean, itzulera-operazioan zehar udalerriko zirkulazioa arintzeko Oiartzungo irteeran kontrolak ezartzeko eskaerari buruz Ertzaintzak egindako azterketa teknikoa azaltzeko. Joan den asteartean Segurtasun Sailetik jakinarazi zen bezala, Ertzaintzak aukera desberdinak aztertu ondoren, Irungo Udalak egindako proposamena ez da bideragarria, ezta segurua ere.
Gaur egindako bileran, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Estibaliz Olabarrik eta Ertzaintzako hainbat arduradunek parte hartu dute (Gipuzkoako Ertzaintzako lurralde-burua, Gipuzkoako Lurralde Trafikoko Unitateko Bide Segurtasuneko burua eta Irungo ertzain-etxeko Herritarren Babeserako burua).
Bileran, Ertzaintzak, alderdi teknikoak eta segurtasunekoak kontuan hartuta, Udalak egindako proposamena egingarritzat ez jotzeko arrazoiak azaldu dira.
Gaur egindako bileran berretsi da neurririk eraginkorrena Biriatuko muga arintzea izango litzatekeela, ordainlekuko 10 kabinen hesiak irekitzeko denbora murriztuz, eta Frantziako agintariek Behobian eta Santiago zubian dituzten immigrazio-kontrolak malgutuz. Horregatik erabaki da eskaera hori berriro egitea Frantziako agintariei.
Gainera, neurri osagarri gisa, eta bigarren mailako bideetan eta beti AP-8tik kanpo, eta unean uneko trafikoaren arabera, dauden pilaketen ondorioak arintzeko, Ertzaintza Irungo Udaltzaingoarekin koordinatuko da, azken egunetako auto-ilaretan elkar hartuta lanean aritu dira, Irunera sartzeko eta irteteko bideak kolapsatzea saihesteko zenbait neurri abian jartzeko.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)