Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezko irrati-komunikazioko (FM) eta telebista-komunikazioko (Tokiko LTD) zerbitzuen lizentziak berritu ditu (Gobernu Kontseilua 2026-02-03)

Argitalpen-data: 

Argazkia.jpg

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio ikus entzunezko irrati-komunikazioko (FM) eta telebista-komunikazioko (Tokiko LTD) zerbitzuen lizentziak 15 urterako berritzeari.

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrari jarraiki, 2011ko urtarrilaren 11n, Gobernu Kontseiluak soinudun irrati-difusio eta telebistako zerbitzuaren emakidak ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko lizentzia bihurtzearen erabakia hartu zuen. Orain indarrean dagoen Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko uztailaren 7ko 13/2022 Lege Orokorraren arabera lizentzien iraupena 15 urtetakoa da, beraz, emakida lizentzia bihurtu zenetik 15 urte pasa direnez, lizentziak berritzea dagokio. Berritze hori automatikoa da, legeak ezarritako hiru baldintzak betetzen badira:

  • Lizentziaren titular izateko eskatzen diren baldintza berberak betetzea eta zerbitzua emateko ezarritakoak betetzea
  • Espektroarekin lotutako ustekabeko eta gaindiezinak diren oztopo teknikorik ez egotea
  • Titularrek espektroaren erreserbatzeagatiko tasak eta legean aurreikusitakoak egunean izatea.

FM eta tokiko LTD lizentzia batzuen indarraldia 2026ko urtarrilaren 11n amaitu zen. Lizentziak data horretan iraungitzen zitzaien titularrei dagokion erantzukizunpeko adierazpenak eskatu zitzaizkion Jaurlaritzatik, arestian aipatutako baldintzak egiaztatzeko.

Hala, baldintzak egiaztatu dituzten guztien lizentziak berritu dira eta Gobernu Kontseiluak, gaur hartutako erabakiaren bidez, berritzeko onespena eman du beste 15 urterako

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)