Eusko Jaurlaritzak Hirugarren Sektore Sozialeko elkarteei 2026ko dirulaguntzak aurkeztu dizkie

Argitalpen-data: 

  • 2026rako aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa 4.792.480 eurokoa da, eta deialdi honen bidez, finantzaketan ez ezik, erakundeek kudeatzeko eta kontuak emateko duten gaitasun handiagoan ere eragin nahi da.

 

  • 2025ean, 209 erakundek (aurreko urtean baino 12 gehiago) proposatutako 447 proiektu (aurreko urtean baino 14 gehiago) onartu ziren.

Gaur, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko 200 ordezkari inguruk jarraitu dute arlo horretan lan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzen aurkezpena. 2026rako aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa 4.792.480 eurokoa da, eta deialdi honen bidez, finantzaketan ez ezik, erakundeek kudeatzeko eta kontuak emateko duten gaitasun handiagoan ere eragin nahi da. Gainera, deialdiak lurralde-sustraitzeari eta garapen jasangarriko helburuei egindako ekarpenari lotutako hautaketa-irizpideak lehenesten ditu, jarraipen eta ebaluazio-mekanismoekin, inbertsio publikoaren gardentasuna eta emaitzen neurketa bermatzeko erkidego onuradunetan.

"Neurri horien helburua da gure amankomuneko etxearen oinarriak sendotzea, zaintzea eta hobetzea, bai eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, auzo-sareak sustatzea eta gizarte-kohesioa indartzea eren. Ezin dugu ahaztu herrialdean haztea ongizatean haztea dela, baina egia da ongizatea hirugarren sektore honetako ehun ekonomiko eta soziala osatzen duzuen pertsonekiko harremana zaintzea ere badela" azaldu du Nerea Melgosa sailburuak.

2025ean, 209 erakundek (aurreko urtean baino 12 gehiago) proposatutako 447 proiektu (aurreko urtean baino 14 gehiago) onartu ziren. Hauek dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei 2026an emango zaizkien dirulaguntza izendunen deialdiko berritasun nagusiak:

- Komunitate-egitura sortu eta gizarte-kohesioa sendotzen duten proiektuak lehenesten dira.

- Ikuspegi intersekzionala duten esku-hartzeak baloratzen dira, eremu batera mugatutakoa gaindituz.

- Ildo estrategikoak ezartzen dira: komunitate inklusiboa, belaunaldien arteko elkartasuna, erronka demografikoa, nahi ez den bakardadea, emantzipazioa, besteak beste.

- Bateraezintasuna ezartzen da kopuru jakin batetik gorako dirulaguntza izendunak jasotzen dituzten erakundeentzat, salbu eta beste erakunde batzuekiko taldeen buru badira.

- Proiektuetarako gutxieneko zenbateko bat ezartzen da, irismen txikiko ekimenetan baliabideak sakabanatzea saihestuz, eta horiek toki edo foru-erakundera bideratuz.

- Erakundeak elkartzea sustatzen da, puntuazioa eta diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa handituz, proiektuek Euskadi osoan eragina dutenean.

- Ikerketa-proiektu garrantzitsuak zabalduko dira behatokietan eta sailetako erakunde-kanaletan, jardunbide egokiak sustatzeko eta ezagutza sektoriala indartzeko.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)