Gobernu Kontseiluak Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren mendeko Euskotren sozietate publikoaren plantilla beste 50 profesionalekin handitzea onartu du. Euskotrenek eskaintzen duen zerbitzuak langile-premia handiagoak izango ditu 2026an, batez ere, Donostian Topoaren lurpeko pasabidea abian jartzearen ondorioz —lurpeko hiru geltoki berri izango dira hiriburuan— eta Altza-Galtzaraborda trenbide-saihesbidea abian jartzearen ondorioz. Gainera, horrekin batera, tren-maiztasunak ere ugarituko dira. Zehazki, honako plaza hauek sortuko dira:
|
12 |
Tren-agente |
|
5 |
Tren-agente (absentismo ez estrukturaleko estaldura) |
|
3 |
Operazio-agente |
|
24 |
Linea-agente |
|
4 |
Trenbide-ikuskatzaile |
|
1 |
Mantentze-ingeniari |
|
1 |
Sistema korporatiboen analista programatzaile |
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)