Eusko Jaurlaritzak Enplegu Publikorako Eskaintza berriaren deialdia egin du irakasleen 1.374 lanposturekin

Argitalpen-data: 

  • Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da bihartik, azaroaren 24tik, abenduaren 22ra arte.
  • Azterketa 2027ko irailaren 18an egingo da, Barakaldoko BECen (Bilbao Exhibition Centre).

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bihar, azaroak 24, argitaratuko du irakasleen Enplegu Publikorako Eskaintzaren (EPE) deialdia, 1.374 plaza aurreikusten dituena. Interesdunek abenduaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak. Bestetik, probak 2027ko irailaren 18an izango dira, Barakaldoko BECen (Bilbao Exhibition Centre).

1.374 PLAZA ZAZPI ESPEZIALITATETAN

Deialdian 1.374 plaza daude, horietatik 1.277 txanda librekoak dira eta 97 desgaitasuna duten pertsonentzat gordeta daude.

Irakasleen kidegoko zazpi espezialitatetan banatzen dira plazak:

  • Haur Hezkuntza: 230
  • Lehen Hezkuntza: 605
  • Ingelesa: 158
  • Gorputz Hezkuntza: 58
  • Musika: 33
  • Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa: 240
  • Hezkuntza Berezia. Entzumena eta Hizkuntza: 50

ESKAERAK AURKEZTEA

Interesdunek 2026ko azaroaren 24tik abenduaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, biak barne.

Deialdiari, parte hartzeko baldintzei eta izena emateko prozedurari buruzko informazioa www.euskadi.eus webgunean argitaratutako oinarrietan egongo da eskuragarri.

DEIALDI BERRIAK

Hezkuntza Sailak EPE ziklo hau garatzen jarraituko du datozen ekitaldietan, euskal hezkuntza publikoa osatzen duten talde profesionalei zuzendutako prozesu berriekin.

Alde batetik, 2027ko azken hiruhilekoan, Hezkuntza Bereziko kolektiboaren kategorien prozesua deituko da, probak 2028aren hasieran egin ahal izateko.

Bestalde, 2027ko amaieratik 2028ko hasierara bitartean, abian jarriko dira Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Lanbide Heziketako eta irakaskuntza artistikoetako irakasleen kidegoei zuzendutako prozesuak, 2028ko irailean izango diren azterketekin.

Egutegi horri gehitu zaio 2026ko Enplegu Publikorako Eskaintza, joan den astean Gobernu Kontseiluan aurkeztua, eta Hezkuntzarako beste 856 lanpostu aurreikusten dituena.

Aurreikuspen horrekin, Eusko Jaurlaritzak EPE ziklo bat osatuko du legegintzaldi honetan, euskal hezkuntza publikoa osatzen duten kolektibo profesional guztientzat, eta, horrela, jarraipena emango zaie ikastetxe publikoetako plantilletan langile egonkorrak sartzeko prozesuei.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)