Eusko Jaurlaritzak, BITARTEZ deialdiaren bidez, 500.000 euroko bideratuko ditu kultura eta gizarte arloetako bitartekotza eta berrikuntza proiektuak laguntzeko, iaz baino %150 gehiago (Gobernu Kontseilua 2026-04-29)

Argitalpen-data: 

n770_logoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak "Bitartez" izeneko deialdiaren oinarriei onespena eman die gaur. Kultura-arloko adierazpen garaikideekin konprometitutako eta elementu berritzaileak dituzten proiektuetan kultura-bitartekaritza laguntzea du xede onartutako deialdiak.

Guztira 500.000 euroko diru partida bideratuko da deialdi honetara, iaz baino %150 gehiago.

Diruz lagunduko diren proiektuak honetarako lagungarri izan beharko dute:

  • Sektore, arlo eta eragile desberdinen arteko baterako sorkuntza nahiz hibridazioa eta talentua sustatzeko, hartara gure inguruko sortze-gaitasuna ahal beste garatzearren.
  • Hainbat hartzaile eta ikus-entzulerengana jotzeko moduko harreman- eta artekaritza-modu berriak sortzea, hartara bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragitearren.
  • Praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.

Dirulaguntza jasotzeko proiektuak eskabideak aurkezteko epea agortu baino lehen hasiak eta 2026ko abenduaren 31ra bitartean gauzatutakoak izan beharko dute. Honez gain, kultura-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura edo musika).

2025eko deialdian 8 elkarte eta kooperatibek jaso dituzte BITARTEZ laguntzak.

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)