- Gaur goizean, Biriatuko muga zabalik geratu da ibilgailu guztientzat
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du Euskadiko bide-sarean mugaz gaindiko 7.500 kilotik gorako ibilgailu astunentzat ostiralean ezarritako zirkulazio-murrizketa. Neurri hori, Frantziako nekazarien protestek Biriatuko mugan eragindako kalteen ondorioz hartu zen.
Frantziako agintariek gaur goizean Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, A-63 autobidea, Baiona parean, bi norabideetan irekita dago, eta, ondorioz, Biriatuko bidesaria ere zabalik dago ibilgailu guztientzat. Une honetan, Frantziarako noranzkoan mugako pasabidea zeharkatzen duten ibilgailu astunen trafiko handia erregistratzen ari da.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)