Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorrerako 461 plazatako EPE berrian izena emateko epea ireki du

Argitalpen-data: 

OPE.jpg
  • Gaitasunetan oinarritutako bigarren deialdiak, besteak beste, administrarien-eskalako 305 plaza, laguntzako langileen 117 plaza, informatikako 14 eta Osasun eta Laborategi, osasun ikuskaritza eta ingurumeneko 12 plaza biltzen ditu
  • Deialdi honetako eskalen lehen proba 2027ko urtarrilean aurreikusita dago
  • Eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira euskadi.eus atariaren bidez, eta probak prestatzeko informazio guztia eskuragarri dago IVAPen webgunean: gai-zerrendak, azterketa-ereduak eta material lagungarria

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailak enplegu publikoaren aro berrian aurrera egiten jarraitzen du gaitasunetan oinarritutako Enplegu Publikorako Eskaintza berriak abian jarrita.

Gaur zabaldu da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako bigarren EPEan izena emateko epea. Deialdi berri honek 461 plaza eskainiko ditu guztira, eta Eki Planaren bidez, langile berriak hautatzeko Eusko Jaurlaritza bultzatzen  ari den hautaketa-prozesuen eredu berrian oinarrituta dago, hau da, gaitasunetan oinarritutako hautaketa prozesua izango da. Beraz, langileak ez dira soilik beren ezagutzengatik baloratuko, baizik eta beren trebetasunengatik baita ere. Helburua da profil berriak batzea administraziora, zerbitzu publikoen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko eta zerbitzu publikoen kalitatea indartzeko.

461 plazen banaketa

Deialdia honetako plazak:

  • Administrarien Eskala: 305 plaza.
  • Laguntzako langileen talde profesionala: 117 plaza.
  • Laguntzaile teknikoen kidegoa. Obra eta Instalazioen Delineazio Eskala: 4 plaza.
  • Laguntzaile teknikoen kidegoa. Kudeaketa-informatikako Eskala: 14 plaza.
  • Laguntzaile teknikoen kidegoa. Laborategi, osasun ikuskaritza eta ingurumeneko Eskala: 12 plaza.
  • Laguntzaile teknikoen kidegoa. Arrantzako Eskala: 6 plaza.
  • Laguntzaile teknikoen kidegoa. Hazien eskala: 3 plaza.

Prestaketa eta izena ematea

Probak prestatzen laguntzeko, izangaiek ivap.eus web orrian eskura dute hautaketa-prozesuei buruzko informazio guztia: gai-zerrendak, azterketa-ereduak, gaitasun-probei buruzko informazioa eta bestelako material lagungarria ere.

Interesdunek modu telematikoan eman ahal izango dute izena, irailaren 16ra arte, euskadi.eus webunearen bidez.

Bigarren deialdi honetako lehen proba 2027ko urtarrilean dago aurreikusita.

Hurrengo deialdiak

Irailean, espetxe-administrazioko 379 plazako deialdia egingo da, guztiak Zigor Betearazpeneko Laguntzaileen Eskalakoak eta urtea amaitu aurretik deialdi gehiago abiaraztea aurreikusita dago.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)