Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorrerako 367 plazako EPE berria abiarazi du

Argitalpen-data: 

OPE_BEC.jpeg
  • Deitutako plazak funtzionario-plazak dira, eta eskainitako 367 plazetatik 86 Administrazio Eskalakoak dira, 49 Ekonomia eta Enpresa Eskalakoak, 85 Eskala Juridikokoak eta 48 Administrazio Kudeaketako Eskalakoak
  • Desgaitasuna duten pertsonentzat 12 plaza gordeko dira
  • Izena emateko epea 2026ko azaroaren 10era arte egongo da zabalik

Euskal Administrazio Publikoa eraldaketa-prozesu batean murgilduta dago, datozen lau urteetan langileen %20 erretiratuko baita. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak Eki Plana garatu du. Plan horren helburua da langile berrien sarrera planifikatzea, belaunaldi-erreleboa eta ezagutzaren transmisioa bermatzea, prestakuntza aldaketarako palanka gisa sustatzea eta zerbitzu publikoen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzungo dieten profil profesional berriak Administraziora batzea, zerbitzuen eta herritarrentzako arretaren kalitatea bermatzeko.

Euskadiko Administrazio Orokorrerako Enplegu Publikoaren Eskaintza berri hau Eki Planaren baitan kokatzen da, eta enplegu publikoaren aro berriaren parte da, urtero deituko diren deialdi egituratuekin.

EPE deialdi berriak funtzionarioentzako 367 plaza eskaintzen ditu guztira, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailak aurten abian jarritako gaitasunetan oinarritutako hiru EPEen ondotik dator. Gaitasunetan oinarritutako hautaketa-prozesu berri hauen helburua da hautagaiak beren ezagutzatik harago, beren gaitasunengatik baloratzea; modu honetara, enplegu publikoaren aro berria sendotuz.

367 plazen banaketa

  • Administrazio Eskala: 86 plaza.
  • Arreta Soziolaboraleko Eskala: 21 plaza.
  • Ekonomia eta Enpresa Eskala: 49 plaza.
  • Giza Baliabideen eta Prestakuntzaren Eskala: 3 plaza.
  • Informazio Sistemen Eskala: 15 plaza.
  • Eraikuntza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala (A1): 10 plaza.
  • Estatistika eta Datuen Analisiaren Eskala: 12 plaza.
  • Industria Eskala (A1): 11 plaza.
  • Eskala Juridikoa: 85 plaza.
  • Itsas Eskala: plaza 1.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren arloko Eskala Teknikoa: 15 plaza.
  • Administrazio Kudeaketako Eskala: 48 plaza.
  • Azpiegituren Eskala: 2 plaza.
  • Eraikuntza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala (A2): 5 plaza.
  • Industria Eskala (A2): 4 plaza.

Izen-ematea

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 10eko 14:00ak arte egongo da zabalik. Izen-ematea modu telematikoan gauzatu beharko da euskadi.eus atariaren bidez. 

Izangaiek deialdiri buruzko zein hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzei buruzko informazioa eta hautaketa-prozesuak prestatzeko beharrezko informazioa eskuragarri dute Eusko Jaurlaritzaren Euskadi.eus atarian eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) ivap.euskadi.eus atarian ere.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)