Eusko Jaurlaritzak 2026ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du, ia 3.000 plazarekin ( Gobernu Kontseilua 2026-11-17)

Argitalpen-data: 

n770_logoconsejo.jpg
  • Guztira 2.948 plaza deituko dira: 163 Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan, 856 Hezkuntza Administrazioan, 402 Ertzaintzan, 39 Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileetan eta 1.488 Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko erakunde instrumentaletan
  • Eusko Jaurlaritzaren helburua da administrazioa eraldatzen jarraitzea, langile finko eta prestatuekin

Eusko Jaurlaritzak 2026ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du gaur Gobernu Kontseiluan, guztira 2.948 plazarekin. Enplegu Publikoaren Legeak zehazten duen moduan,  2026ko EPEa onartzeak aukera ematen du aurreikusitako plaza horiek datozen 3 urteetan deitzeko.

2.948 plazetatik, 163 plaza Administrazio Orokorrari eta haren organismo autonomoei dagozkie eta 856 Hezkuntza Administrazioari. Segurtasunaren arloan, 402 plaza aurreikusten dira Ertzaintzarako eta 39 Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileetarako. Horiez gain, beste 1.488 plaza aurreikusten dira Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko erakunde instrumentaletan, deialdi publiko bidez betetzeko.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak legegintzaldiko helburuetako bat betetzen jarraitzen du: administrazioa eraldatzen jarraitzea, langile finko eta prestatuekin, kalitatezko zerbitzuak bermatzen jarraitzeko. Enplegu publikoaren eskaintza egituratuen bidez, Jaurlaritzak egiturazko bitartekotasuna murriztu nahi du. Halaber, lanpostuen hornidura, langileen hautaketa eta behin-behinekotasuna arautzea aurreikusten da, baita administrazioaren euskalduntzean eta ezagutzaren transmisioan aurrera egiten jarraitzea ere.

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)