Eusko Jaurlaritzak 2026-2029 Adinekoekiko Euskal Estrategia aurkeztuko du

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak 2026-2029 Adinekoekiko Euskal Estrategia aurkeztuko du

Datorren 2026ko apirilaren 13an, Eusko Jaurlaritzak Donostian aurkeztuko du 2026-2029 Adinekoekiko Euskal Estrategia, datozen urteetako politika publikoetan adinekoak erdigunean jarriko dituen esparru estrategikoa.

Ekitaldia Tabakaleran egingo da, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatuta, eta erakunde, gizarte eta komunitate eragileak bilduko ditu, Euskadi inklusiboago, solidarioago eta adinekoekin lagunkoiago baten alde lanean ari direnak.

Zahartzearen erronkei erantzun integrala

Estrategiak zahartzearen erronka nagusiei bizitza osoaren ikuspegitik helduko die, adinekoen autonomia, parte-hartzea eta ongizate integrala sustatuz.

Horretarako, hainbat arlotan jarduerak bultzatuko ditu, besteak beste:

  • zaintzetan
  • bakardadearen prebentzioan
  • ekintza komunitarioan
  • gizarte-berrikuntzan

Helburua da komunitate inklusibo eta solidarioak sustatzea, pertsona guztien eskubideak eta aukerak bizitza osoan zehar bermatuz.

Partekatzeko eta elkarrekin eraikitzeko gunea

Ekitaldiaren programa honakoa izango da:

  • 09:45 - 10:00: Parte-hartzaileen harrera
  • 10:00 - 10:30: Ongietorri inspiratzailea
  • 10:30 - 11:00: Elkarrizketa nagusia, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuarekin
  • 11:00 - 11:45: 2026-2029ko Euskal Estrategiaren aurkezpena eta testigantzen blokea
  • 11:45 - 12:00: Ekitaldiari amaiera eta topaketa-koktela

Topaketa honek esperientziak partekatzeko eta etorkizuneko lankidetzak sustatzeko aukera eskainiko du.

Euskadi Lagunkoia Berria, bidean lagun

Euskadi Lagunkoia Berria ekimenetik, Estrategia hau aukera garrantzitsua izango da adinekoekin lagunkoiak diren inguruneak indartzen jarraitzeko, tokiko komunitateekin eta udalerriekin sarean lan eginez.

Parte-hartzea, elkarlana eta tokiko ekimenak izango dira funtsezko oinarriak adin guztietarako gizarte inklusiboago bat eraikitzen jarraitzeko.