Euskal enpresa-sektoreari finantza-laguntza emateko programa 2026ra arte zabaltzea, nazioarteko muga-zergen egoera berriak eta Ekialde Hurbileko gatazkak eragindako inpaktu ekonomikoari erantzuteko.

Xedea:

Enpresa txiki eta ertainentzako, hautagarri diren enpresa handientzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro honen helburua banku-finantzaketa eskuratzea izango da, AEBekin merkataritza-harreman handiena duten jarduera-sektoreetako enpresen likidezia-premiei erantzuteko, eta, horregatik, muga-zergen kargak ezartzearen ondorioak jasan ditzaketen enpresen likidezia-premiei erantzuteko, bai eta Ekialde Hurbileko gatazka belikoaren ondorioengatik ere.

Enpresa eta pertsona onuradunak:

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoek eta enpresa handi hautagarriek programa honen  Elkargirekiko hitzarmenaren I. eranskinean zerrendatutako EJSNren batean sartuta dagoenak.

Finantza daitezkeen egoerak:

Finantza-eragiketek, finantzatzeko modukoak izateko, xede hau izan behar dute: pertsona edo enpresa onuradunaren likidezia-premiei erantzutea. Finantzaketak pertsona edo enpresa eskatzailearen finantza-galdagarriaren gehikuntza garbia ekarri beharko du, eta, beraz, ezin izango da erabili epe laburreko zirkulatzaile-lerroak ezerezteko edo ordezteko, ez eta epe luzeko finantzaketak aldez aurretik ezerezteko ere.

Maileguen ezaugarriak:

Zenbatekoa:

-100.000 € eta 1.500.000 € artean, enpresa txiki eta ertainentzat eta enpresa handi hautagarrientzat.

-30.000 € eta 120.000 € artean, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat

Baldintzak:

Tresna: Mailegu amortizagarria.

Gehieneko interes-tasak: Sei hilabeterako euriborra, gehi % 0,75 gehieneko diferentziala.

Mailegu-eragiketen epeak. Bost urte gehienez, eta aukerako bi gabealdi gehienez.

Likidazio-aldizkakotasuna: hiru hilean behin egingo da interes- eta amortizazio-kuoten likidazioa. Interes-tipoa sei hilean behin berrikusiko da.

Komisioak: maileguek ez dute inolako komisio edo gastu gehigarririk izango finantza erakundeari emateko. Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezereztu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.

Abalen ezaugarriak:

Formalizazio-komisioa eta azterketa-komisioa: Formalizatutako abalaren % 0,5, eta behin bakarrik, eragiketa formalizatzen den unean.

Abalaren komisioa: % 0,75 urtean.

Epea

Eskabideak: 2026ko martxoaren 23tik abenduaren 31ra arte

Formalizazioak: 2027ko martxoaren 31ra arte

Eskaerak eta informazioa:

Eskabideak https://www.elkargionline.com/  webgunearen bidez egingo dira.

Enpresentzako laguntza eta zerbitzuen katalogoa, 2025erako.

ETEko laguntzen katalogo digitala

Informazio gehiagorako araudia kontsultatu:

Dokumentazioari edo abala eskatzeari buruzko informazioa:

Arabako bulegoa 945 23 12 12 clientes@elkargi.es
Bizkaiko bulegoa 944 23 82 28 clientes@elkargi.es
Gipuzkoako bulegoa 943 30 90 60 clientes@elkargi.es
Nafarroako bulegoa 948 22 70 22 clientes@elkargi.es