Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioen kidego, eskala eta lanpostuetan sartzeko zenbait hautaketa-prozesutarako deialdia egin da.
Argitalpen-data: 2026/08/19
Gaur, 2026ko abuztuak 19, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren honako Agindua argitaratu da.
- AGINDUA, 2026ko uztailaren 30ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena. Agindu honen bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako, eta oinarri espezifikoak onartzen dira.
Kidego eta eskala hauetan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten da:
- Laguntzako Langileen Talde Profesionala.
- Administrarien Kidegoa. Administrarien Eskala
- Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala
- Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Kudeaketa-informatikako Eskala
- Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskala
- Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Arrantzako eskala
- Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Hazien Eskala
Iragarritako prozesuetan izenak emateko epea 2026ko abuztuaren 20ean hasi eta 2026ko irailak 16ko 14:00etan bukatuko da.