Segurtasun Sailak gaur argitaratu ditu urteko lehen seihilekoko arau-hauste penalei dagozkien datuak. Euskal Poliziaren, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen, datuek erakusten dute % 2,29ko jaitsiera izan dela arau-hauste penaletan, aurreko urteko aldi beraren aldean. Horrela, aurtengo urtarriletik ekainera 70.733 delitu zenbatu dira, horietatik % 76 delitu presentzialak eta % 24 delitu informatikoak. Gainera, Euskal Poliziak 14.744 atxiloketa egin ditu, horietatik 4.443 epailearen errekisitoriagatik eta 45.530 pertsona ikertu. Atxilotutako eta ikertutako pertsonen jatorriari dagokionez, % 38 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira.
Delitu presentzialen artean, ohikoenak ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak dira; 39.091 arau-hauste penal zenbatu dira, eta % 4,65 egin dute behera aurreko urtearen aldean. Horien artean, ebasketak dira ugarienak, 21.460 delitu. Euskal Poliziak ere 6558 lapurreta zenbatu ditu gauzetan indarra erabiliz.
Euskal Poliziak 2026ko lehen sei hilabeteetan erregistratutako delitu guztien % 20 iruzurrak dira. Aurrez aurreko iruzurrak 1.358tik 1.598ra igo dira, eta iruzur informatikoak % 5,7 murriztu dira. Ziberespazioan egindako delituen % 88,2 iruzurrak dira.
Delitu larrienen artean, urteko lehen seihilekoan, bost hilketa zenbatu dira, 2026ko aldi berean baino hiru gutxiago. Euskal Poliziak 6.157 lesio-delitu ere erregistratu ditu, % 6,2 gehiago. Familia-eremuko tratu txarrak % 10,8 igo dira eta sexu-askatasunaren aurkako 646 delitu erregistratu dira.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)