Euskadiko udaltzaingoetan bitarteko gisa lan egiteko EPEko lehen probak pertsonen % 40,5ek gainditu dituzte

Argitalpen-data: 

IREKIA.jpeg

Euskadiko Udaltzaingoan bitarteko langile gisa lan egiteko hautaketa-prozesuko lehen proben emaitzak argitaratu ditu gaur Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak. Deialdi honen helburua enplegu-poltsa bat sortzea da, udaltzaingoen plantillen aldi baterako beharrizanak betetzeko. Beharrizan horiek udalerrien arteko mugikortasunak sortzen ditu, bai eta egoera jakin batzuek ere, hala nola udako garaian gune turistikoetan jarduerak izaten duen gorakadak.

Izena eman zuten 3.003 lagunetatik 2.444 aurkeztu ziren joan den larunbatean BECen egindako azterketetara. Prozesuaren lehen fasean bi proba egin ziren, psikoteknikoa eta ezagutzarena. Guztira, 1446 pertsonak gainditu zituzten test psikoteknikoak eta 1302k ezagutza-proba. Bi proba horien emaitzen ondoren, 990 pertsonak jarraituko dute prozesuan, azterketara aurkeztu ziren pertsonen % 40,5ek.

Lehenengo fasea gainditu duten pertsonek ikastaro teoriko online bat egin beharko dute Arkampus plataformaren bidez; ikastaroaren edukiak kanporatzailea izango den azterketa baten bidez ebaluatuko dira. Fase hori gainditzen dutenek aurrez aurreko ikastaro bat egingo dute Arkauten dagoen Euskal Polizia eta Larrialdietako Akademian; bertan, parte-hartzaileen profila lan polizialerako egokia den baloratuko da, baita talde-dinamika desberdinetan duten jarduna ere.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)