Euskadiko delitu presentzialen % 1 arma zuriren batekin egin zen 2025ean

Argitalpen-data: 

Ertzaintzak 81.189 delitu presentzial erregistratu zituen 2025ean, atzo argitaratutako datuen arabera. Delitu horien % 1, 893 guztira, arma zuri edo objektu ebakitzaile baten bidez egin ziren. Ugarienak ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak dira, zehazki indarkeriaz edo larderiaz egindako lapurretak, 230 guztira, eta ondoren arma zuriz egindako lesio-delituak, 208 guztira.

Atzemandako arma zuriak 

Ertzaintzak, Herritarren Segurtasunari buruzko Legearen arabera, 1.497 arma zuri okupatu zituen guztira 2025ean. Lurraldeka, 766 okupatu ziren Bizkaian, 495 Gipuzkoan eta 236 Araban. Halaber, arma horietako 275 Bilbon okupatu ziren, 189 Gasteizen eta 97 Gipuzkoan.

Arma motari dagokionez, konfiskatutakoen artean, 11 cm edo gutxiagoko ahoa duten labanak dira ugarienak. Okupatutako arma zurien artean hurrengo ugarienak aiztoak dira.

 

Erantsitako dokumentuan daude datu guztiak.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)