Pasa den 2026ko martxoaren 25ean, "Euskadin migratzaileak artatzeko koordinazio soziosanitarioko guneak" jardunaldia egin zen Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak bultzatuta.
Jardunaldian osasun, gizarte, akademiko eta hirugarren sektoreko profesionalak bildu ziren, biztanleria migratzaileari arreta emateko erronkak aztertzeko eta sistemen arteko koordinazioa indartzeko. Saioan zehar, funtsezko gaiak jorratu ziren, hala nola zerbitzuak eskuratzeko oztopoak, kulturarteko bitartekaritzaren zeregina eta komunitate-lanaren garrantzia, bai eta Euskadin eta beste lurralde batzuetan garatutako esperientziak eta jardunbide egokiak ere.
Topaketak hausnarketa partekaturako gune bat sortzea ahalbidetu zuen, eta arreta-eredu inklusiboagoak, irisgarriagoak eta aniztasunera egokituak lortzeko bidean aurrera egiteko beharra nabarmendu zuen.
Jorratutako edukiak, hitzaldiak eta jardunaldiaren ondorioak zehatz-mehatz ezagutzeko, kontsultatu Topaketa soziosanitarioak atala.