- Titulazio guztietan parte"hartze nabarmena: Oinarrizko Nabigazioko Patroitik Yate Kapitainera arte
- "Funtsezkoa da prestakuntza nautikoa sustatzea eta belaunaldi berriak prestatzea itsas sektorearen aukerak aprobetxatzeko" azpimarratu du Amaia Barredok
Aisialdirako ontzien titulazioetarako azterketen lehen deialdia asteazken honetan, martxoaren 10ean, egin da FICOBAn (Irun), eta 453 pertsonak eman dute izena. Tituluen araberako banaketa honako hau da:
- Yateko kapitaina: 33 pertsona
- Yateko patroia: 107 pertsona
- Aisialdirako ontzietako patroia: 258 pertsona
- Oinarrizko nabigazioko patroia: 55 pertsona
Parte-hartzaile kopuru handiak erakusten du Euskadiko kirol-nabigazioko prestakuntzarekiko etengabeko interesa eta itsas sektoreko segurtasunerako eta garapen profesionalerako trebakuntzaren garrantzia.
Prestakuntza eta aukerak sektorean
"Funtsezkoa da prestakuntza nautikoa sustatzea eta belaunaldi berriak prestatzea itsas sektoreak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzeko, bai kirol arloan, bai arlo profesionalean. Proba hauetan parte hartzeak agerian uzten du pertsonek arlo honetan garatzeko duten konpromisoa eta ilusioa" azpimarratu du Amaia Barredo sailburuak.
Sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak nabigazioko trebakuntzaren eta segurtasunaren alde egin duela, bai eta kirol-nautika eta nautika profesionala sustatu ere, etorkizuna duen sektore gisa.
Hurrengo deialdiak
Lehen proba honen ondoren, bi deialdi teoriko geratzen dira: ekainaren 9a eta azaroaren 5a. Azterketa praktikoa, berriz, ekainaren 22tik aurrera egingo da, nabigazio-, segurtasun- eta komunikazio-maniobrak barne.
Plangintza honi esker, interesa duten guztiek beharrezko prestakuntza jaso ahal izango dute, eta Euskadi erreferente gisa sendotzen jarraitzen da itsas hezkuntzan eta itsas garapenean.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)