Eusko Jaurlaritzak, «Kohesio Politikaren etorkizuna eta Europar Batasunaren 2028-2034 aurrekontua: Europako Parlamentuaren eta Europako eskualdeetako pertsona liderren arteko elkarrizketa» ekitaldian parte hartu zuen irailaren 29an Europako Parlamentuan, Bruselan.
Topaketa EUregions4cohesion koalizioak antolatu zuen, Emilia-Romaña (Italia) eta Akitania Berria (Frantzia) eskualdeek koordinatua, Europako Parlamentuarekin elkarlanean. 2024ko maiatzean sortutako koalizioak, 21 estatu kidetako 140 eskualde baino gehiago biltzen ditu, Euskadi barne, Europar Batasunaren etorkizunean kohesio-politika indartsua eta eraginkorra defendatzeko.
Ekitaldian Europako Parlamentuko presidenteordeek parte hartu zuten, Younous Omarjee, Antonella Sberna eta Javi Lopez hain zuzen ere, baita Roberta Metsola presidenteak ere, amaiera ekitaldian parte hartu zuelarik.
Jardunaldian zehar, eskualdeetako ordezkariek EUregions4cohesion koalizioaren ikuspegia jasotzen duen posizio-dokumentua defendatu zuten, Europar Batasunaren 2028-2034 Urte Anitzeko Finantza Esparruaren inguruan gaur egun egiten ari diren legegintza-negoziazioetan sartu beharreko aldaketei buruz: subsidiariotasunaren, elkartearen eta maila anitzeko gobernantzaren fundazio-printzipioetara hobeto egokitzen dela bermatzeko eta etorkizuneko esparrua eskualdeetara eta haien ekosistemetara benetan egokitzen dela ziurtatzeko.
Zehazki, baliabide gehiag eta eskualdeetan zein tokian protagonismo handiagoa izango dituen kohesio-politika bat eskatzen da, eskualdeen konstituzio-eskumenekin bat etortzen dena eta Europako Batzordearekin zuzeneko harremana izango duena, burokrazia gutxiago, egikaritze-arau errealistak eta Europako gainerako politikekin koordinazio hobea izango duena.
Europako Parlamentuko kideek proposamen horiek jaso zituztenean eskualdeekin batera lan egiten jarraitzearen garrantzia nabarmendu zuten, haien parte-hartzea eta Europako Kohesio Politikaren diseinuan eta aplikazioan duten zeregin nagusia bermatzeko.
Euskadik kohesio-politika sendo, deszentralizatu eta lurraldearen garapen orekatura bideratutako batekiko konpromisoa berresten du, Europako proiektua inspiratzen duten elkartasun-, iraunkortasun- eta lehiakortasun-balioekin bat etorriz.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)