Euskadi Lagunkoia Berria, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena, estatu eta nazioarte mailan erreferente bihurtu da, World Health Organizationk sustatutako Hiri eta Komunitate Lagunkoien esparruan.
Ia 15 urteko ibilbidearen ondoren, une estrategikoa da sarearen inpaktuaren ebaluazio integrala egiteko: bai adineko pertsonengan izan duen eragina aztertzeko, bai Sareko udalerrietan eta tokiko, lurraldeko zein herrialde mailako politiketan izan duen eraldaketa neurtzeko.
Helburua: neurtu, ikasi eta etorkizuna diseinatu
Ebaluazio honek honako xedeak izango ditu:
-
Hasierako helburuen betetze-maila neurtzea.
-
Jardunbide egokiak eta hobetu beharreko arloak identifikatzea.
-
Ikaskuntzak eta oztopo komunak aztertzea.
-
Eragin instituzionala ebaluatzea Sareko udalerrietan eta Euskadiko politiketan.
-
Datozen urteetarako ibilbide-orri estrategiko eta prospektiboa diseinatzea, erabilgarria, parte-hartzailea eta jasangarria izango dena.
5 fasetako azterketa zabala
Horretarako, bost fasetan egituratutako azterlan sakona egingo da, proiektuaren hasieratik izan duen bilakaera eta hedapena aztertuz, eta parte hartu duten adineko pertsonen pertzepzioak jasoz.
Prozesu honetan Sareko udalerriak eta adineko protagonistak gonbidatuko dira, beren esperientziak, ikaskuntzak, beharrak eta etorkizuneko itxaropenak partekatu ditzaten. Horrela, etorkizuneko estrategia ez da soilik analisi tekniko baten emaitza izango, baizik eta komunitate osoaren ekarpenetik eraikitako proposamena.
Indartzeko eta hedatzeko etapa berria
Euskadi Lagunkoia Berriaren hurrengo urratsa ez da soilik egindakoa baloratzea; baizik eta sarea indartzeko eta zabaltzeko oinarriak sendotzea, adineko pertsonak erdigunean jarriz eta udalerri lagunkoien eredua Euskadi osoan sakontzen jarraituz.
Ebaluazio eta diseinu prozesu honek aukera emango du azken urteetako bidea aitortzeko eta etorkizunerako norabide argia marrazteko.