ETS taldeak euskara Euskaditik kanpo proiektatzen du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin (Gobernu Kontseilua 2026-04-21)

Argitalpen-data: 

n770_n770_logoconsejo.jpg

Gaur, apirilaren 21ean, Gobernu Kontseiluak onartu du En Tol Sarmiento (ETS) taldearen Bihotzen Konkista proiektua babesteko 300.000 euroko dirulaguntza zuzena, Bartzelonan eta Madrilen egiten ari diren kontzertuen bidez euskara eta euskal kultura Euskaditik kanpo zabaltzeko.

Bartzelonako kontzertua dagoeneko egin da, eta Madrilgoa datozen egunetan izango da. Proiektuak milaka lagun bilduko ditu eta euskara ardatz duen esperientzia kultural integrala eskaintzen du.

Ekimen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak berresten du euskararen sustapenarekin eta euskal kulturaren nazioarteko proiekzioarekin duen konpromisoa.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)