Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzietako Salaren 3. Atalak eskatu du 96/2026 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori pertsona batek jarri zuen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko azaroaren 6ko aginduaren aurka, zeinaren bidez praktiketako funtzionario izendatzen baitira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen barruan Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak; eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko urtarrilaren 22ko aginduaren aurka, zeinaren bidez Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako karrerako funtzionario batzuk izendatzen baitira (Idazkaritza, Kontu-hartzailetza-Diruzaintza eta Idazkaritza-Kontu-hartzailetza azpieskalakoak) eta lehen destinoa esleitzen baitzaie, Euskal Autonomia Erkidegoko egonkortze-prozesuen esparruan.
Errekurtsoa izangai baten merituen balorazioari buruzkoa da.
