Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak 139/2026 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko otsailaren 16ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko urriaren 16ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, espetxeetako laguntzaileen lan-poltsa handitzeko hautaketa-prozesuko merezimenduen behin betiko balorazioa argitaratu zen.
Errekurtsoa hautagai baten merituen balorazioari buruzkoa da.
EBAZPENA (PDF, 333 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 237/2026 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dituena.
