Espetxe Administrazioko Gizarte Hezkuntzako Eskala eta Erizaintzako Eskala. Hautaprobak egiteko eguna eta ordua aldatzea

Argitalpen-data: 

Jakinarazten da 2026ko irailaren 29an argitaratu dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2026ko irailaren 16ko Ebazpena, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetako proba jakin batzuk egiteko eguna eta ordua aldatzen dituena.

Aldaketek eskala hauei eragiten diete:

  • Espetxe Administrazioko Gizarte Hezkuntzako Eskala
    • Egun eta ordu berria: 2026ko urriaren 25a, 10:00etan.
    • Lekua: Europa Jauregia (Vitoria-Gasteiz).

  • Erizaintzako Eskala
    • Egun eta ordu berria: 2026ko urriaren 25a, 10:00etan.
    • Lekua: Europa Jauregia (Vitoria-Gasteiz).

Aurreko ebazpenetan jasotako gainerako aurreikuspenak aldatu gabe mantentzen dira.