Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak egingo dira bihar

Argitalpen-data: 

Irekia.JPG

Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeak egingo dira bihar, martxoak 26. Indarrean dagoen erroldaren arabera 7.078 ertzainek dute botoa emateko aukera. Araban 1.375 ertzain lirateke, Bizkaian 3.755 eta Gipuzkoan 1.948. Guztira 17 ordezkari aukeratuko dituzte Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.

Hauteskunde sindikaletan aurretik botoa emateko epea martxoaren 24an bukatu zen eta guztira 3.996 pertsonak eman dute beraien botoa.

Bihar, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango dute ertzainek beraien botoa emateko aukera.

Gorabeherarik ez badago, behin-behineko emaitzak jakinaraziko bihar arratsaldeko 20:00ak inguruan jakinarazi dira.

2022ko datuak

Aurreko hauteskunde sindikalak 2022ko otsailaren 10ean egin ziren eta gaur egun hauxe da sindikatuek Ertzaintzan duten ordezkaritza:

  • ERNe: 22 ordezkari
  • ESAN: 20 ordezkari
  • EUSPEL: 10 ordezkari
  • SIPE: 7 ordezkari
  • ELA: 4 ordezkari

 

Oharra: Segurtasun sailak goizean zehar irudiak eta argazkiak bidaliko ditu 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)